XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3.- Konpartitzea aukera ireki eta konpartituta irrati-botoian klik egin.

Konpartitze izena ELHUYAR agertzen da. Nahi izanez gero alda daiteke, horrela beste lanpostu batean dagoen erabiltzaile batek izen horrekin ikusiko du.

Zertaz ari garen gehiago zehaztu nahi izanez gero, iruzkina sarrera-gelaxka bete.

Konpartitze-motak:

a.- irakurtzeko soilik: modu honetan beste erabiltzaileak karpeta hartzen duenean, irakurri besterik ezin du egin. Hau da, karpetaren edukia ezin du aldatu edo ezabatu. Hau dudarik gabe, segurtasun-neurri handia da, bakoitzaren lanak erabat konpartitu nahi ez badira.

Kasu honetan segurtasun-neurri zorrotzagoak jartzeko pasahitz bat ere jar daiteke. Nola ez, konpartitzeko zerbait duenak erabakiko du pasahitza nori esan.

b.- osoa: Horrela beste erabiltzaileak karpeta irakurtzeaz aparte, aldaketak eta ezabaketak egin ditzake. Pasahitza ere jar daiteke.

c.- pasahitzaren araberakoa: agian konpartitzen duenak, erabiltzaile batzuei irakurtzeko soilik eta beste batzuei eskubide guztiez konpartitu nahi du. Horretarako bi taldeei pasahitz desberdina ematen zaie.